Ez da borondate edota indar kontua bakarrik. Zuk ez duzu huts egin.
Klixe bat dirudi, baina funtsean ez da: jada janariarekin harreman
ona izatea ez zaigu erraza egiten.
Estimuluz beteriko mundu honetan, dena zuri-beltza dirudi. Zaila
egiten zaigu grisen eskala ikustea. Egoera behin eta berriz
errepikatzen da:
Astelehena heldu da, eta dena prest duzu: plana, erosketa-zerrenda,
sortutako errutina berria, oraingoan lortuko duzularen promesa.
Azkenean serio jarriko zara dietan. Oraingoan bai, energia daukazu.
Oraingoan bai, motibatuta zaude.
Bi aste beranduago, afari bat kanpoan, egun zaila lanean, etxean,
seme-alabekin, zaintzan. Edo, besterik gabe, antsietatea, asperdura.
Dena erortzen da berriro, eta betiko esaldia agertzen da:
«ez naiz diziplinatua». Zeure burua epaitzen duzu,
zeure buruarekin bidegabea zara, eta amore ematen duzu.
Ez da zure konklusioa bakarrik, jende askok bere gain hartu du
pentsaera hau. Urteetan zehar, hortzak estutzean oinarritutako
dietak izan dira araua, eta horren ondorio logikoa errua da.
Borondatea muskulu bat bada, alde batera uzten duena behar adina
entrenatu ez duelako da. Ikuspegi horretatik, zu izango zara beti
akatsa.
Zorionez, egungo zientziak beste gauza bat kontatzen du: ez da
hortzak gehiago estutzearen kontua. Ezta borondate-indar handiagoa
edukitzearen edo, okerrago, ez edukitzearen kontua ere.
Jokalekua aldatzearen kontua da.
Erroma ez zen egun batean eraiki, eta janariarekiko harreman
osasuntsua ere ezin da istant batean sortu. Eguneroko keinu txikiek
ezberdintasuna markatzen dute: pixkanaka zure pentsaera, begiratzeko
modua eta janariarekin erlazionatzeko modua aldatzea.
Kontsultan zure ohiturak lantzen ditugu: txikiak,
zehatzak, bizitza errealera eta zuri egokituak.
Hau zure hasiera izan daiteke.